Duela hamar urte hil aurretik Jorge Oteiza artista oriotarrak egindako aitorpena esanguratsua da. «Oso umetan, Orion, sorterrian, aitonak hondartzara eramaten gintuen paseoan. Nik erakarpen handia sentitzen nuen barran zeuden zulo handi batzuekiko. Haietako batean ezkutatzen nintzen, etzanda, nire gainean zegoen zeru espazio handi hari begira, nire inguruan zegoen guztia desagertzen zen bitartean. Erabat babestuta sentitzen nintzen. Baina zeren aurka babestu nahi nuen?». Sentsazio horrek bultzatu zuen Jorge Oteiza (Orio, 1908-Donostia, 2003) artista izatera.
Hamar urte igaro dira Jorge Oteiza hil zenetik, eta mundu osoan zehar ezagutzen eta miresten da oriotarraren artea eta lana.