Hondartza garbitzeko bilduko dira igandean surf taldea eta Herrio

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko martxoaren 15a

Iaz ere aritu ziren hondartza garbitzen (Ane Olaizola/Hitza) Igandean Orioko hondartza garbitzeko deia egin dute Orioko Surf Elkarteak eta Herrio Natur Taldeak. Mundu mailan Surfrider Talde Ekologistak egingo duen deialdiarekin bat egingo dute horrela. 11:00etan abiatuko dute garbiketa eta parte hartzen duten guztientzat hamaiketa ederra ere izango da. «Guztion esku dago» Orioko bi eragileek jakinarazi dutenez, garrantzitsua da egun horretan egiten den garbiketa lana, baina oraindik eta garrantzitsuagoa da «ekimen horrekin lortzen den sentsibilizazioa. Jendeak konturatu behar du ingurugiroa zaindu beharreko altxorra dela». Orioko Surf Elkartearen eta Herrio Natur Taldearen iritziz, «guztioi amorratzen digu hondartza zikin egoteak eta guztion esku dago gure hondartza, laku eta ibaia zaintzea». Horregatik, oriotarrak ekimenarekin bat egitera animatu nahi dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide