Orioko plazan Hitz Gurutzatuen Lehiaketa egingo dute igandean

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 8a

Korrika batzordeak antolatu du igande honetarako. Saioa igande goizean izango da, 12:00etan hasita, eta 16 urtetik gorako edozeinek parte hartu dezake bertan. Izen-ematea aldez aurretik egin liteke Orioko Kultur Etxean edo bestela, egunean bertan plazara azalduta. Izena ematea hiru euro kostako da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide