Keizpean taldeak kontzertu irekia emango du gaur Orion

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 7a

Taldeak Iruñean emandako kontzertu bateko irudia (Argazkia: Keizpean) Entsegu irekiak ekimenaren baitan gaur arratsaldean Keizpean musika taldeak kontzertua emango du Orioko Kultur Etxean 19:00etatik aurrera. Orion bizi den Jone Leteren emakume ahotsak berezi egiten diru Keizpean taldearen rock doinuak. Bost abestiz osatutako maketa grabatu berri dute eta aurrerantzean kontzertu sorta abiatzeko asmoa du taldeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide