Xaltxerak taldeak bilera egingo du gaur, asteartea, 19:30ean

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 5a

Gaur iluntzerako bilera deitu du Xaltxerak emakume taldeak. 19:30ean Kultur Etxean elkartuko dira eta besteak beste martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, herrian egin nahi dituzten ekintzak azalduko dituzte. Bestalde, Udalak duen herriko diagnosiari buruz eta emakumeekin lotutako beste gaien inguruan ere hitz egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide