100 urteko ibilbide oparoa gogoratuko dute Orion Arraun Asteburuan

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko otsailaren 28a

Orioko alkate Beñat Solaberrieta, Babyautoko arduradun Iban Maza, Orioko Udaleko zinegotzi Joxe Anjel Iparragirre eta Orioko Arraun Elkarteko lehendakari Ibon Huegun. (Aiora Larrañaga/Hitza) Egitaraua Martxoaren 1a, bihar
  • 19:00etan Arraunetxe Arraun eta Piraguismo Teknifikazio Zentroaren irekiera ekitaldia.
Martxoaren 2a, larunbata
  • 11:00etan. Arraunari buruzko bideo historikoak emango dituzte Salatxo aretoan.
  • 11:00etan. Haurrentzako puzgarriak egongo dira plazan.
  • 17:00etan. Estropada egingo dute Oria ibaian arraunketa egokituan beteranoen zortzikoek eta piraguek.
  • 17:30ean. Oria ibaiko XIX. Jaitsiera, Babyauto Bandera jokatuko dute.
  • Ondoren Orotso musika taldeak saioa eskainiko du plazan. Afal orduran atsedenaldia egingo du taldeak, eta 23:00etan ekingo dio berriz saioari.
Oharrak: - Arraunketa Elkarteko txosna izango da arratsaldean plazan. - Arraunketa Elkarteko porra asmatu dutenen artean zozketa egingo dute plazako ekitaldiaren ostean. Martxoaren 3a, igandea
  • 11:00etan Arraunetxeak ateak irekiko ditu, eta herritarrek eta bisitariek azpiegiturak ezagutzeko aukera izango dute.
  Udaberria gertu da, eta horrekin batera abiatu dira dagoeneko arraun denboraldiko lehen estropadak. Herritarrak arraun giroan murgiltzen joan daitezen eta oriotarrek Arraunetxe Arraunketa eta Piraguismo Teknifikazio Zentroa ezagutu dezaten Arraun Eguna antolatu dute Orioko Arraun Elkarteak eta Orioko Udalak elkarlanean astebururako. 62 traineru estropadan Ostiraletik igandera bitartean herrian jai giroa izateaz gain, bi ekimen nagusi azpimarratu dituzte festaren antolatzaileek. Alde batetik, bihar Arraunetxea inauguratzeko ekitaldia antolatu du udalak, herriko arraunlari, laguntzaile eta familia arteko guztiei, «direnei eta izan direnei», zuzendua. «100 urte baino gehiagoko arraun historiari aitortza egiteko baliatu nahi dugu zentro berriaren irekiera. Ekitaldi xumea izango da, eta bertan Orioko arraun historiaren errepasoa egingo da. Horregatik, arraunaren historian partaide izan diren arraunlariak, familiartekoak eta prestatzaileak gonbidatu nahi ditugu ekitaldira», azaldu zuten. Bestetik, larunbateko estropada ere nabarmendu dute egitarauaren baitan. 18:00etatik aurrera Oria Ibaiko XIX. Jaitsiera jokatuko da. «Guztira 62 traineruk parte hartuko dute. Horietatik hamar emakumezkoen traineruak izango dira eta oso gustura gaude, emakumeen arrauna urtez urte indarra hartzen ari delako. Gipuzkoa eta Bizkaiako traineruez gain, Kataluniako hiru talde eta Alakanteko Denia herriko talde bat izango dugu gure artean» adierazi zuen Orioko Arraun Elkarteko lehendakari Ibon Huegunek. Gizonezkoen senior mailari dagokionean, berriz, 36 traineruk jokatuko dute Oria Ibaiko XIX. Jaitsiera estropada. «Goi mailako taldeak izango ditugu gure artean. Kaiku, Pedreña eta Tiran taldeak ez, baina datorren denboraldian TKE liga jokatuko duten gainontzeko traineru guztiak larunbatean Orion ikusteko aukera izango dugu» zehaztu zuen Arraun Elkarteko lehendakariak. Bestalde, arraun asteburuaren aurkezpenean Orion arrauna bizi-bizirik egoteko eta estropadak antolatu ahal izateko muxu-truk herritar boluntario askok egiten duten lana ere eskertu zuen Ibon Huegunek. «Lan asko dago horien atzean».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide