Joxe Mari Salsamendi erremontista oriotarra hil da

Onintza Lete Arrieta 2013ko otsailaren 19a

87 urte zituen erremontista izandakoak, eta bihar izango da hileta elizkizuna, Orioko parrokian. Salsamendi III. bezala zen ezaguna pilotan. 1942. urtean hasi zen profesional mailan jokatzen, eta 1968an hartu zuen erretiroa. Erremonteko Espainiako Txapelketa irabazia da (1957). Pilotan jokatzeari utzi ondoren, haren inguruan jarraitu zuen lanean, Galarreta frontoiari lotuta. 1995ean erretiroa hartu zuenean, omenaldia jaso zuen frontoi horretan bertan. Kirol Merezimenduaren Dominaren jabe zen, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide