Larunbatean Gaitza musika taldeko abeslari Julen Saizar zenak 30 urte beteko zituen. Egun seinalatu hori aprobetxatuz, Gaitza musika taldeak kontzertua eskainiko du, dagoeneko desagertu diren beste hainbat musika talde oriotarrekin batera Etxeluzea Gaztetxean. Arrautz ustelak, Kenon eta Solikosis musika taldeak igoko dira oholtza gainera Gaitzarekin batera eta hasieran kontzertu soila izango zena, Julen Saizar zenari omenalditxoa bihurtu da. Horren harira, 2002ko azaroaren 30ean Julen Saizarren omenez Orioko Karela Kiroldegian egin zen omenaldiko bideo emanaldia ere eskainiko dute arratsaldean Kultur Etxean eta triki-bertso poteoa ere izango da herrian barrena.
Ondorena sarean
Herritarrek Gaitza gogora ekarri dezaten taldeko kideek
Begiak Ireki diskoa argitaratu zutenetik sortutako
13 abesti sarean zintzilikatu dituzte Ondorena izeneko bilduman.
Egitaraua
- 17:30ean. 2002ko azaroaren 30ean Julen Saizarren omenez Orioko Kiroldegian egindako ekitaldiaren bideoa emango dute Kultur Etxean.
- Ondoren. Herrian barrena triki-bertso poteoa izango da.
- 22:30ean. Etxeluzea Gaztetxean Arrautz ustelak, Gaitza, Kenon eta Silikosis taldeek kontzertua emango dute.