Urtarrilean zehar Saharautzek Mendebaldeko Sahararako janari bilketa egin du eskualdean zehar. Elkarteko ordezkariek jakinarazi dutenez, Orion 1.500 kilo janari bildu dute; horretaz gain, ikastetxeek ikas-materiala, ordenagailuak eta ikus-entzuneko materiala ere eman dute. Saharautzeko ordezkariek eskerrak eman nahi dizkiete oriotarrei.