‘Intuizioa eta bizitza eskola’ ikastaroa antolatu du Mandalarak

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko otsailaren 6a

Mandalara Taldeak Intuizioa eta bizitza eskola ikastaroa antolatu  du otsailerako eta martxorako. «Intuizioa berneko ezagutza da. Pertsonek ditugun gaitasunen multzoa da, gure gaitasun arrazionalez gaindikoa. Egunero erabiltzen dugu zertxobait, gure burua hobeto ezagutzeko eta egiten ditugun gauzak ulertzeko» azaldu dute Mandalara taldeko kideek. Ikastaroan energiari eta espazio propioari dagozkion oinarri guztiak azaldu, esperimentatu eta komentatuko dituzte. Otsailaren 9an eta 10ean eta matxoaren 16an eta 17an emango dute ikastaroa 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Energia eta intuizioa Ikastaroa bere ahalmenei buruzko kuriositatea dutenei, ahalmen intuitiboak sakondu nahi dituztenei eta bizitzaren funtsezko galderak argiago ikusi nahi dituztenei dago zuzendua. «Herritarrek jakin behar dute energia eta intuizioaren gaian landutakoa esparru askotan aplikatu daitekela: osasuna, enpresa zuzendaritza, hezkuntza, sorkuntza, familia, harremanetan eta ikasketetan besteak beste» argitu du Mandalaratik. Aura, txakrak, energia eta beste hainbat gai jorratuko dituzte ikastaroan Alex Arellano irakaslearekin. Ikastaroaren inguruko informazio gehigarria nahi dutenek edo ikastaroan izena eman nahi dutenek, 648487489 telefono zenbakian edo mandalarataldea@gmail.com helbidean izango dute horretarako aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide