Haurrak korrika atzo goizean (Argazkia: Zaragueta ikastetxea)
Zaraguetako IV. Kros Txikia atzo egin zuten Orion, eta antolatzaileak gustura dira parte-hartzearekin. Izan ere, 4 eta 12 urte bitarteko 400 ikasle inguruk egin zuten korrika. "Eguraldia ere portatu zaigu gaurkoan eta giro apartean pasa dugu igande goiza", adierazi zuten Zaraguetakoek. Eskerrak eman dizkiete dortsalak banatzen lagundu zuten ikastetxe guztiei eta baita antolakuntzan lagundu zuten gurasoei ere.