Saria padura garbituko dute Hezeguneen Egunean

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 1a

Bihar Hezeguneen Eguna ospatuko da mundu osoan zehar. Donostiako Haritzalde Naturzaleen Elkarteak antolatuta Orioko Herrio Natur taldekoak ere Usurbilgo Sariako errio zatia garbitzera joango dira 10:0etatik aurrera. Naturari errespetua dioten oriotarrek ekimenarekin bat egin eta Saria ingurua garbitzera animatzea nahi dute Herrioko kideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide