Ostegunetan herritar ugari biltzen da Orioko plaza inguruan azokan erosketak egiteko. Aiar askok ere egun horretan Oriora jaisteko ohitura izaten dute eta hori jakinda Aiako Udalaak taxi-bus zerbitzua berezia jarriko du hemendik aurrera azokara jaitsi nahi dutenei aiarrei zuzendua.
10:45ean irtengo da Aiatik
Ostegun goizetan taxi-bus zerbitzuak noranzko bakoitzean bidaia bat egingo duela jakinarazi dute Udaketik. Herritarrak Aiatik Oriora eramateko zerbitzua esaterako 10:45ean irtengo da Aiatik. Oriotik Aiara itzultzeko zerbitzua, berriz, 11:15ean irtengo da Oriotik.
1,5 euro bidaia
Taxi-bus zerbitzuaren bidaia bakoitzak 1,5 euro balioko du. Zerbitzuak toki kopuru mugatua izango du eta erabiltzaileek eskaera egin beharko dute aldez aurretik, 619432545 telefonora hots egin eta Jose Inazioz galdetuta.