Gaurtik aurrera martxan izango da Pintxo Txikiteoa Orion

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 11

Pintxo Txikiteoa abiatu zutenetik, ostiral arratsaldetan gero eta jende gehiago animatzen da lagunekin edo familiarekin txikiteoa egitera. Gabonetako festak pasa dira eta ekimenak emaitza onak ematen dituela ikusita, Pintxo Txikiteoa martxan izango da gaur arratsaldetik aurrera. Bi aukera izango dira. Alde batetik, Antilla, Arkaitz, Aterpe, Bordatxo, Gabon, Kaiua, Koasta, Kolon Txiki, Loretxu, Salatxo eta Sarasua tabernetan pintxoa eta urteko ardoa, sagardoam zuritoa eta muztioa 1,5 euroren truke izango dira. Eta Gure Txokon eta Tragoxkan edozein kontsumisio eta pintxoa 1,5 eurotan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide