Inauteriak antolatzeko bilera izango da astelehenean Orion

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 11

Inauteriak gertu dira, otsailaren 10eko asteburun ospatuko baitituzte Orion. Egun horretarako dena prest izan dadin, Orioko Udaleko Kultura Sailak inauterietako festa antolatzeko bilera antolatu du datorren asterako. Bilera urtarrilaren 14an, datorren astelehenean, egingo da Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan hasita. Bertan, festaren baitan antolatuko dituzten ekimenez hitz egingo dute eta Orioko Udalari herriko elkarte eta eragile denak bertan parte hartzea gustatuko litzaioke. Horretaz gain, tabernarien iritzia ere jakin nahi du Udalak eta iaz egin bezala, tabernarien arteko lehiaketa antolatzea da asmoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide