Euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituzten herritarrei euskaraz hitz egiteko aukera ematen die Mintzalagun programak: bertan euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak harremanetan jartzen dira, euskaraz hitz egin dezaten. Aurtengo ediziorako ordea, euskaldun zaharrak falta dira eta oriotarrak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte. Interesatuek Udaleko euskara teknikariarengana jo behar dute.