Haziak banatu ditu Herriok Orion

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 12a

Zuhaitz haziak eta ezkurrak banatu zituen larunbatean Herrio natur taldeak Orioko plazan, eta herritar ugarik erakutsi zuten interesa.Besteak beste lizar, gaztainondo, arte, haritz, elorri zuri, gorosti eta astigar haziak banatu zituzten kideek.

Ekimenaren helburua da zuhaitz haziak etxean ereitea da, eta gero landaretxoak ernetzen direnean kanpoan landatzea. Horrela, hemengo basoen garrantzia nabarmendu nahi dute Herriokoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide