Orioko eta Aiako sanmartinen egitaraua

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 9a

Egitarauak Aia. Urdaneta auzoa Azaroak 9, gaur. - 22:30. Mus txapelketa, Indamendi elkartean. - 23:30. Ximor taberna irekiko dute, eta Iher Naiz taldeak kontzertua emango du. Saioaren ondoren tabernak irekita jarraituko du. Azaroak 10, bihar. - 16:00. Gorriti eta bere animalien ikuskizuna. - Ondoren. Txokolate beroa bizkotxoekin, haurrentzako eta helduentzat. -21:00. Betizu jana, frontoian. Peñagarikano eta Andoni Egaña bertsolariek eta Izer eta Alabier trikitilariek girotuko dute saioa. Betizu-janerako txartelak Urdanetako Izarra, Begoña eta Izeta tabernetan eta Zarauzko Azken Portuko Otzarreta haragitegian eros daitezke, 25 eurotan. - Ondoren. Bertso saioa eta erromeria, frontoian. - 00:00. Ximor irekiko dute. Azaroak 11, igandea. - 11:00. Meza nagusia. - 12:00. Palaz binakako pilota partiden finala. - Ondoren. Herri kirolak: Izeta I.a, Izeta II.a, Izeta III.a eta Izeta IV.a harri jasotzaileak eta Mugerza, Imanol Zaldua eta Bihurri aizkolariak. Laja eta Lutxurdio trikitilariek girotuko dute herri kirol saioa. - 17:00. Idi dema erakustaldia; Saberriko idi bakarra, Izetako idi parea eta Iñaki Olidenen idi bakarra. - 22:30. Erromeria, Laja eta Lutxurdio trikitilariekin. Azaroak 12, astelehena. Oilasko Biltze Eguna. - 07:00. Diana. - 07:00. Auzoko gazteak baserriz baserri hasiko dira oilaskoak biltzen, Izer eta Alabierren trikitilariek lagunduta. - 21:00. Bildutako oilaskoekin auzo afaria egingo dute, Indamendi elkartean. - Ondoren. Izer eta Alabierrekin erromeria, Ximorren. - 23:30. Patata dantza, Ximorren. - 00:00. Jaiei amaiera emateko, traka zaratatsua. Orio. Ortzaika auzoa Azaroak 9, gaur. - 21:00. Mutil ardoko afaria. pAzaroak 10, larunbata. - 21:00. Kantu afaria. Azaroak 11, igandea. - 10:30. Meza. - Ondoren. Toka eta sagar-biltzea. - Segidan. Hamaiketakoa, Patxi Etxeberria eta Egoitz Eizagirre bertsolariekin. - 17:00. Aizkolariak eta harri-jasotzaileak. Azaroak 16, ostirala. - 22:00. Mus txapelketa. Azaroak 17, larunbata. - 06:00. Oilasko biltzea. - 17:30. Bikote antzerkia haurrentzat. - 21:00. Erromeri-afaria Loretxu Berbena Belarra taldearekin. Azaroak 18, igandea. - 12:00. Herri kirolak Heldu!-koekin. - Ondoren, bailarako bazkaria Jagoba eta Maialen trikitilariekin. Azaroak 30, ostirala. - 21:00. Oilasko biltzeko afaria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide