Zabalik da Orioko Herri Lasterketan izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 8a

Behobia-Donostia lasterketarekin batera, kros eta lasterketa denboraldia pil-pilean izaten da, hilabete hauetan zehar asko izaten baitira Euskal Herrian zehar antolatzen diren lasterketak. Aurreko urtetan bezala, Orioko herrian ere izango da korrikalariak bilduko dituen hitzordu garrantzitsurik. Izan ere, Orioko Herri Ikastolak datorren abenduaren 16rako Orioko Herri Lasterketa 2012 antolatu du. Aurreko edizioan bezala, korrikalari desberdinen maialara moldatutako ibilbidea diseinatu dute antolatzaileek eta horregatik bi ibilbide zehaztu dituzte. Alde batetik, 7 kilometrotako ibilbidea izango da eta bestetik, 14 kilometrotako ibilbidea. Lasterketak bi ibilbide izango baditu ere, parte-hartzaile guztiak denak batera irtengo dira 11:00etan Ikastola aurretik. Izena emateko bidea Orioko Herri Lasterketa 2012n parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea. Hurrengo webgunean inskribatu daitezke korrikalariak: http://www.herrikrossa.com-en. Parte-hartzaile bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu. Laskerketaren inguruko informazio gehiago oriokoherrilasterketa@gmail.com helbidean edo 625-706439 telefono zenbakira hots eginda eskuratu dezakete herritarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide