Orion EAJk lortu du boto gehien

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 21a

Orion zenbatu dituzte Eusko Legebiltzarrerako boto guztiak, eta EAJren aldekoak izan dira gehienak. 1.302 boto eskuratu dituzte jeltzaleek, eta EH Bildu izan da bigarren indarra, 1.030 botorekin. PSE-EEk, hirugarren indarrak, 175 aldeko boto izan ditu, PPk 55, eta UPDk 2. Aurten 4.047 lagun zeuden erroldatuta, eta %32,57koa izan da abstentzioa; 2009koa baino zertxobait baxuagoa, orduan boto-emaileen %33,56 abstenitu baitzen. Botoen %0,95 izan dira zuriak, eta %0,33 baliogabeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide