Orioko Udalak antzerki tailerra antolatu nahi du, eta horretarako taldetxo bat osatu. 14 urtetik gorako herritarrei zuzendutako ikastaroa da, urrian hasiko da eta ekaina bitartean izango dela martxan adierazi du udalak; Patxi Santamaria aktorea izango da irakaslea. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek bihar 19:00etan kultur etxean egingo duten bilerara agertuko beharko dute.