Diadaren eguna izan zen atzo Katalunian. Urtero ospatzen duten egunak aurtengoan medioetan ikusmen handia eta zeresan handia sortu du, independentziaren aldarria izan delako nagusi atzo egin zuten manifestazioan. Orion, esaterako, balkoiren batean jarrita zegoen gaur goizean Kataluniako bandera–ez ofiziala, independentista baizik–, irudian ikus daitekeen bezala.
Atzoko egunari buruzko informazio osatua, Berria.info webgunean.