Eusko Label sagardoak Orio Arraun Elkartea babestuko du

Urola Kostako Hitza 2012ko abuztuaren 9a

  Sasoian.info] Aurtengo denboraldirako, Arraun Elkarteak hainbat etxerekin lotu du babesle akordioa. Horietako bat gehiago izango da Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko Eusko Label sekzioa. Eusko Label sagardoa egiten duten Gipuzkoako 16 sagardotegik Orioko traineruak babestuko ditu, beraz, 2012 denboraldian. Bi elkarteetako ordezkariek adierazi dutenez, Eusko Label sagardoak eta arraunak, biek ala biek, Euskal Herrian duten tradizio luze eta esanguratsua dela-eta sinatu dute hitzarmena bi aldeek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide