Orioko Egunsenti Otxoteak hamabost urte bete ditu kantuan, eta urteurrena ospatzeko ekitaldi bereziak ari dira egiten azken hilabeteetan. Aste honetan, egoitzetan dauden Orioko gaixoak bisitatu dituzte; hala nola, Zumaiako San Juan egoitzan izan dira udaleko ordezkarien laguntzarekin, eta herenegun Zarauzko Santa Ana egoitzan izan ziren. Oriotarrek eta gainontzekoek sorpresaz hartu zuten otxotearen bisita, eta euren diskoak oparitu zizkieten. Amaia Dorronsorok azaldu zizkien bisitaren arrazoiak, eta ondoren emanaldi txiki bat eskaini zuen Egunsenti Otxoteak. Udalak adierazi duenez, bi aste barru azken bisita egingo du Egunsenti Otxoteak, eta Zumaiara joango dira berriro.
Udalak jakinarazi du ospakizun nagusia uztailaren 22an eskainiko dutela; Bisiguaren Festako azken eguna izango da hori, eta meza nagusian abestuko dute; ondoren, gainera, kalean arituko dira kantuan. Eguerdian, berriz, bazkaria egingo dute gonbidatuekin.