Kultur etxe atzean dagoen igogailuari su eman zioten ezezagun batzuek pasa zen astelehen goizaldean; hori hala izanik, igogailua itxita egongo da hainbat egunetan. Udalak adierazi duenez, bandalismo ekintza bat izan da (argazkian), eta ez da lehenengo aldia halako kalteak eragiten dituztela. Besteak beste, denbora gutxian igogailua beste hiru aldiz hondatu dutela salatu du udalak, eta horiek konpontzea «garestia» dela adierazi du udalak.