Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Udalak azken pausoa egin du behin betiko Plan Nagusia indarrean izateko; herri osoko hirigintza arauak zehazten ditu Plan Nagusiak, eta hori gauzatu ahal izateko Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren Testu Bategina onartu du Orioko Udalbatzak.
Pasa zen urtean Auzitegi Gorenak Orioko arau ordezkatzaileak baliogabetu ondoren, herriko hirigintza "itxaron egoeran" zegoela gogoratu du Beñat Solaberrieta alkateak, eta horren ordez garatu dute Plan Nagusia. Plan Nagusia egiteko arau subsidiarioak hartu dituzte kontutan, alkatearen esanetan. Honek adierazi duenez, Plan Nagusiak hirigintzako planteamendua zehaztuko du, eta horretarako «ezinbesteko tresna» da. Hala nola, hiru eremu arautzen ditu planak; eremu hiritarra, eremu urbanizagarria eta ez urbanizagarria; hau da, landa lurra. Eremu bakoitzeko eraikigarritasuna, babes maila edota erabilera zehaztu du planak.
Orioko Udalbatzak aho batez onartu zuen atzo Testu Bategina. Hala ere, Orioko Bildu "oso kritiko" azaldu da dokumentuarekiko. "Jabetzen gara dokumentua ez onartzeak sortu lukeen larritasunaz, eta horregatik onartu dugu". Hala ere, Solaberrietak adierazi du duela hamar urte hasitako "arazoak" jarraitzen dutela oraindik, eta horregatik "herri partaidetzan" oinarritutako Plan Orokor berria abiatzeko "konpromisoa" hartu du Bilduk.