Iosu Esnaola futbol jokalari oriotarrak Noja taldearekin jokatuko du aurtengo denboraldian ere. Atzo iluntzean sinatu zuen akordioa.
Norvegiako Sarspborg'08 taldearekin hilabetez entrenatu ostean, taldeko zuzendaria eta bere agentea ados jarri zain zegoen, baina zirt edo zart egin behar, eta kantabriarrekin segitzea erabaki du. "Ezin nuen zain eta zain egon. Errespetu falta zen Nojarekiko. Eta Norvegiako eskaintzak ere ez ninduen guztiz konbentzitzen", azaldu du Euskadi Irratian. "Gustukoa dut entrenatzailea, eta Bigarren B mailan jokatzeko gogoa nuen", gehitu du.
Dagoeneko hasi da entrenatzen, eta "liga gogorra" izango dela aurreratu du.