Orioko Kale Nagusiko 28 udal etxebizitzen kalifikazioa aldatu du udalak

Urola Kostako Hitza 2012ko uztailaren 11

Orioko Udalak Kale Nagusiko sustapen pribatuko 25 udal etxebizitzen kalifikazioa aldatu du, eta, ondorioz, horietatik 19 etxebizitza libreak izango dira aurrerantzean, eta gainontzeko seiek udal etxebizitza izaten jarraituko dute. Hala onartu zuen atzo udalbatzak osoko bilkuran, horiek eskuratzeko eskari kopurua eskaintza baino txikiagoa izan delako. Pasa zen martxoaren amaieran egin zuten 25 etxebizitzen zozketa, baina Udalak zozketa publikoko prozedura bertan behera utzi du orain. Hori hala izanik, sei udal etxebizitzak esleituko ditu udalak, horretarako baldintzak mantendu egingo dituzte. Gainontzeko etxebizitzek, berriz, prezio mugatua izango dute; hau da, udal etxebizitza tasatuak zirenean zuten prezio berdinean eros ahal izango dute herritarrek. Bildu eta Orainen aldeko botoekin onartu zuten Orioko Kale Nagusiko etxebitizei izaera aldatzea; EAJ abstenitu egin zen, eta 19 etxebizitza libre bihurtzea baino, horien prezioa jastea proposatu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide