Orioko Udalak zirkulazio aldaketak egingo ditu asteburutan

Urola Kostako Hitza 2012ko uztailaren 10a

Orioko Udalak herriko plazako zirkulazioa aldatu egingo du ibilgailuentzat, herritarren eta merkatarien eskaerei erantzunez; izan ere, udalak duela bi hilabete inguru erabaki zuen asteburuetan plaza oinezkoentzako izatea, herritarren lasaitasuna eta erosotasuna bermatzeko asmoz, eta bitarte honetan jaso dituzten proposamenak aztertu dituzte aldaketak egiteko. Hala, bi aldaketa nagusi izango dira aurrerantzean; larunbat eguerdira bitartean herritarrek plazara ibilgailuarekin sartu ahal izango dute, beti ere erosketaren bat egiteko edo karga eta deskargarako baldin bada. Dendariek hala eskatuta hartu du udalak neurria; orain arte bezala, larunbatetan, 08:00etan, zirkulazioa moilara bideratuko dute, baina plazara sartu behar duenak aukera izango du horretarako. Larunbat eguerditik aurrera, ordea, debekatuta izango dute plazara sarrera. Horrez gain, asteburuetan ezin izango dute Iturbide kaletik barrena doan bidea erabili herritik ateratzeko; horretarako Txanka hondartzako errepidea erabili beharko dute ibilgailuek. Beraz, udalak seinaleak jarriko ditu Iturbide kaleraren hasieran. Azken hilabeteetan Goiko Kalean trafiko arazoak sortu direlako egingo ditu aldaketak udalak; honen arabera, bertako bizilagunek proposamenak aintzat hartu dituzte zirkulazio berria ezartzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide