Edorta de Antak Joko Paralinpikoetarako plaza galdu du

Urola Kostako Hitza 2012ko uztailaren 9a

Espainiako Outirggers Txapelketa jokatu dute asteburuan Sevillan (Espainia), eta Edorta de Anta oriotarrak maila ona erakutsi badu ere, bigarren postuan sailkatu da txapelketan zehar egin dituzten hiru saioetan, Juan Paulo Barcia asturiarraren atzetik. Hala, Espainiako Arraun Federazioak Barcia hautatu du Londreseko Joko Paralinpikoetan lehiatzeko. Bien artean norgehiagoka estua izan da, federazioak erabaki baitzuen gutxienez bi saio irabazten zituena joan zela Londresera; "De Anta triste dago, baina mentalizatuta joan gara Sevillara, eta aurreko urteko txapelketan baino emaitza hobeagoak egin ditu De Antak. Hala ere, Barciak izugarrizko hobekuntza egin du azken hilabeteetan", adierazi du Juan Angel Garmendiak, De Antaren entrenatzaileak. Honek gaineratu du bi arraunlariek berretsi dutela "munduko sei onenen artean" daudela. Pasa zen urtean De Antak Arraunketa Egokituko Munduko Txapelketan seigarren postua lortu zuen Eslovenian, eta ondorioz Espainiako Arraun Federazioak Joko Paralinpikoetarako txartela lortu zuen. Pasa zen hiletan, ordea, World Rowing Cup III munduko txapelketako finalean asturiarraren atzetik sailkatu zen De Anta; "ezusteko handia eman zuen Barciak, eta Munichetik burumakur itzuli zen Orioko arraunlaria".  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide