Txu-txu trena martxan da Orion

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 25a

Azken urteetan bezala, txu-txu trena jarri dute Orion, eta irailera bitartean martxan izango da herriko kaleetan zehar; aurten, Orioko Udalak erosi egin du txu-txu trena, eta Arkupe Orioko merkatarien elkartearekin adostu du horren kudeaketa. Halaber, hainbat berrikuntza eskainiko ditu zerbitzuak; besteak beste, ibilbidea Anibarko porturaino luzatu dute. Hasiera batean aste tarteko egunetan joango da bertara, baina gerora asteburuetan ere jarriko dute adierazi dute. Gaurtik dago erabilgarri zerbitzua, eta honako ordutegia izango du: 11:00etatik 14:00etara bitartean ibiliko da goizez, eta ondoren 15:30eatik 20:00etara erabili ahal izango da; gaur eta bihar, gainera, doan erabili ahal izango da, baina gainontzeko egunetan joan-etorriko txartel bakoitzak 60 zentimo balio ditu. Txartelak aldez aurretik erosi behar dira, Orioko Turismo Bulegoan, Il Gelato kafetegian, Azkue goxo dendan, Oditz zapata dendan, Olatu goxoki dendan eta Kaioa tabernan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide