Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Udalak obrak hasiko ditu astelehenean, Bentako bidean. Orio eta Igeldo artean egingo dituzte lanak, luiziekin sortutako arazoak konpontzeko. Horretarako, bide ertzeko ezpondak berreraikiko dituzte, eta udalak aurreikusi du lanek bost aste inguru iraungo dutela.
Tarte horretan ez dute ibilgailuen zirkulazioa moztuko.