"Kokatu dugu gure burua, eta plan estrategikoak integratzeko lanean ari gara"

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 21a

Beñat Solaberrietak Orioko alkateak urtebete egin du gobernuan, eta lehenengo urtearen balorazioa egin dio UROLA KOSTAKO HITZA-ri. Biharko egunkarian elkarrizketa osoa irakur ahal izango da; hemen aurrerapena: Urtebeteko zer balorazio egin duzu? Balorazioa positiboa da; udalean sartu ginenean kosta egin zitzaigun dinamika hartzea, batez ere udal barruko administrazioa ezezaguna zelako. Azkenean, kokatu dugu gure burua, eta plan estrategikoak integratzeko ariketa egiten ari gara. Egingo ditugun planak ere finkatuta ditugu. Funtzionamedua ezezaguna izanik, langileekin koordinazioa egin dugu, lana optimizatzeko. Izan dugun oztopo nagusia horixe izan da; ezagutza eza. Argi dugu zer egin nahi dugun, baina horiek nola egin ikasi egin behar izan dugu. Bildu minorian dago Orioko Udalean. Nolako eragina du horrek? Minorian egoteak eragina du, noski. Hiru alderdi gaude udalean —Bildu, EAJ eta Orain—, eta bakoitzak %33ko boterea du. Egia da Orainekin sinergia polita lortu dugula, eta gai puntualetan aliantzak lortzeko jarrera erakutsi dugu. Proiektuak gauzatzerako orduan eraginik izan al du minorian egoteak? Momentuz ez. Estrategikoki aurreikusita genuen proiekturik ez zaigu erori arrazoi horregatik; baina gerta daiteke, eta jakitun gara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide