Toka eta igela jolas saioak egingo dituzte ostegunetan, Orion

Urola Kostako Hitza 2012ko eka. 12a, 15:15

Orioko Zaharren Babeslekuak toka eta igela jolasa antolatu du ekaineko hiru ostegunetarako; herriko aisialdia indartzeko asmoz antolatu dituzte jolasak; izan ere, uda atarian, haurrak dagoeneko arratsaldetan oporretan daudela adierazi dute antolatzaileek, eta horregatik herrirako «ekimen aproposa» izango dela uste dute. Hasiera batean, haurrei eta jubilatuei zuzendu dizkiete jolasak, baina herritar guztientzat zabalik dela adierazi dute. Hala, etzi 18:00etatik 19:00etara bitartean izango da saioa plazan, udaletxe aurrean. Antolatzaileek jakinarazi dute jolasen ondoren opariak banatuko dizkietela irabazleei. Hurrengo astean ere izango da toka eta igela jolasa, hilak 21ean. Pasa zen ostegunean izan zen lehendabiziko saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide