Orioko saihesbidea lotzen duen biribilgunea zabalik da

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 7a

Orion egingo duten saihesbidea eta herria lotzen dituen biribilgunea zabaldu dute dagoeneko; biribilguneak lau irteera ditu; Zarautzera doana, herrigunera joatekoa, etorkizuneko saihesbidera doana eta Aiako Santio Erreka auzora doana, hain zuzen ere; herritik irtetean, bidea bitan banatzen da, eta Zarautzera doazen ibilgailuak ez dute biribilgunean sartu beharrik izango; horiek beste ibilgailuak pasatzen utzi beharko dute; biribilgunearekin batera, saihesbidearen errepide zati bat berritu dute. Herrigunea eta eta saihesbidea lotzen duen zubiko espaloari jarraituz oinentzako eremua ere egin dute; halaber, bizikletentzako bidegorri  zati bat ere egin dute, saihesbideko bide berria iristen den guneraino.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide