Adinekoen eta gazteen arteko harremana sustatzeko jaia, Orion

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 26a

Matia fundazioak, Orioko Udalaren eta herritarren laguntzarekin, Belaunaldien Arteko Eguna antolatu du, adinduen eta gazteen arteko harremanak sendotzeko asmoz. Dozenaka lagun bildu da goizeko hamaiketatik plazan, Belaunaldien Arteko Nazioarteko Eguna ospatzeko. Gazteak eta helduak dantzan aritu dira kaleetan, trikitixa eta txistulariekin, 11:30ean. Ondoren, mandalara tailerra izan da plazan, eta amaitzeko bi belaunalditako bertsolariak arituko dira kantuan; Egoitz Eizagirre eta Patxi Etxeberriak eskainiko dute saioa, hain zuzen. Horrez gain, antolatzaileek kamisetak jarri dituzte salgai, hiru euroan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide