Orioko Herri Ikastolaren festan hamaiketakoa egiteko laguntza eskatu dute

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 28a

Orioko Herri Ikastolak festa ospakizunak egingo ditu ekainaren 3an, eta tartean, hamaiketakoa egingo dute. Ikastolak adierazi du 100 patata tortila eskainiko dituztela, eta horiek egiteko laguntza eskatu diete herritarrei. Halaber, hamaiketakoa emateko ere laguntza eskatu diete gurasoei, eta horretarako, ikastolako idazkaritzan eman dezakete izena. Antolatzaileek adierazi dute tortilak egiteko eta hamaiketakoa eskaintzen laguntzeko guraso gutxi azalduz gero, bertan behera utziko dutela hamaiketakoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide