Porrotx Zaraguetan izan da

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 23a

Porrotx pailazoaren bisita izan dute goizean Orioko Zaragueta herri eskolako irakasle eta ikasleek. Haurrek pailazoaren konpainiarekin gozatzeko aukera izan dute, magia ikuskizuna eskaintzeaz gain, kantuan eta jolasean ibili baita pailazoa. Bakarrik joan da Zaraguetara, "Pirritxek Pupu eta Lore zaindu behar zituela eta".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide