Benito Lertxundik bertan behera utzi ditu gaurko eta biharko kontzertuak

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 18a

Benito Lertxundik atzeratu egin ditu gaur eta bihar ematekoak zituen kontzertuak, afonia duela-eta. Pasa zen astean kaleratu zuen Oroimenaren oraina diskoa, eta lan berria aurkeztekoa zen gaur Bilbon, eta bihar Donostian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Bilboko kontzertua ekainaren 4ra atzeratu dute, eta Donostiakoa ekainaren 17an izango da, 20:00etan, Kursaalean. Hala, erositako sarrerak data horietarako erabili ahal izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide