Bigarren eskuko azoka egingo dute larunbatean, Orion

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 16a

Bigarren eskuko azoka izango da larunbatean Orioko plazan, eta postua jarri nahi duten herritarrek bihar bitartean dute eskaera egiteko epea; udaletxera jo beharko dute horretarako, eta udalak mahaiak eta astoak emango dizkiete horiei. Azoka 10:00etatik 15:00ak bitartean egongo da zabalik; eguraldi txarra eginez gero, ordea, frontoian egingo dute, 11:00etatik aurrera. Hilaren hirugarren asteburuan antolatu ohi dute Orion azoka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide