Zaragueta Herri Eskolako Mendi Taldeak Hondarribian igaroko du asteburua

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 10a

Orioko Zaragueta Herri Eskolako Guraso Elkarteko Mendi Taldea asteburu pasa egingo du Hondarribiko (Gipuzkoa) aterpetxera, eta inguruko mendietan ibiliko dira ekimenera joaten direnak. Larunbat goizean Xoldokogainara joango dira, Pirinioetako lehenengo mendira. Ondoren, Biriatun (Lapurdi) bazkalduko dute, Hondarribiko hondartzan eta herrigunean ibili eta gero, aterpetxean bertan afalduko dute. Igande goizean, berriz, Hondarribitik Pasaiara doan kostako bidean ibiliko dira. Herritarrentzako irekia da irteera, eta Xoldokogainara joan nahi duenak larunbatean, 09:45ean, Zaragueta Herri Eskolara joatea besterik ez du. Antolatzaileek adierazi dute ikasturtean zehar egin dituzten irteerek "harrera oso ona" izan dutela. Batabeste 30 lagun inguruk hartu izan dute parte, horien arabera. Aurreko irteerak Kukuarri eta Pagoeta Parke Naturalera egin dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide