De Anta eta Blancoren mahai-ingurua izango da larunbatean

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 10a

Orioko Udalak eta Karkara aldizkariak antolatuta, Edorta de Anta eta Oiana Blanco oriotarrek mahai-ingurua eskainiko dute larunbatean, 19:00etan, Orioko kultur etxean. Izan ere, arraunlaria eta judoka Olinpiar Jokoetan izango dira udan. Saioa Iker Gurrutxaga Karkara-ko kazetariak gidatuko du. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide