Benito Lertxundi Orioko kantagileak eta kantariak hamaseigarren diska kaleratu du;
Oroimenaren oraina. «Modu naturalean» atera zaizkio Lertxundiri diska berriko abestiak. «Duela urtebete pasa hasi nintzen abestiak sortzen; bat-batean hasi nintzen. Ez dut borrokarik egin beharrik izan; eznaiz zerbaiten bila joan, eta ez nuen bihurrikeriak egiteko ez gogo ez asmorik. Abestiei eskua ematen utzi dut».
Maitasuna eta gizakiaren existentzia izan ditu hizpide, baina baita Orioko itsasadarra ere; txikitatik errioarekin "erabat lotuta" egon dela adierazi du: "Orioko munto inguruetan, 12:00ak jotzean, errioarekin bat eta bakarrik sentitzen nintzen, itsasbeherarekin. Erabat liluratuta uzten ninduen bake giro horrek; nire barrua astintzen zuen energia horrek, eta galdutako marinelekin gogoratzen nintzen". Bizipen eta sentimendu horiek adierazi nahi izan ditu
Laket dut abestian. Hamar abestik osatzen dute lan berria, eta Lertxundiren letrez gain, Fernando Pessoa, Jon Maia, Jose Ramon Uriarte, Olatz Zugasti, Kirmen Uribe eta Paco Aristik sortutako hitzak erabili ditu diskarako.