Seguros Bilbao txirrindulari taldeko bi kide Orioko Herri Ikastolan izan dira aste honetan; izan ere, ostiralean Bidasoako Itzuliko hirugarren etapa Orion hasi eta amaituko dute etzi. Halaber, taldeko bi kide Orion bizi dira, tartean, Santiago Barranco managerra eta ikastolako gurasoa. Hala, ikasleek zituzten galderak erantzuten aritu dira Seguros Bilbao taldeko kideak; ondoren, taldeko botilatxoak eta txapelak zozketatu dituzte ikasleen artean.