Bidasoako Itzuliko hirugarren etapa Orion hasi eta amaituko dute

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 9a

Bidasoako Itzulia Oriotik pasako da aurten; txapelketaren hirugarren etapa izango da ostiralean, eta herrian hasi eta amaituko da. Ohi bezala, itzuliko etapa bat Bidasoa aldetik urrunduko da, eta aurtengoan Orioko inguruetan lehiatuko dira 19 talde. Txirrindulariek 81 kilometro egingo dituzte, Arrantzale Kaletik hasita. 14:30ean abiatuko dira txirrindulari gazteak, eta 16:30ean amaituko dute saioa, abiapuntuaren gune berdinean. Halaber, Errezil, Meagas eta Aiako mendateetatik igaroko dira txirrindulariak. Atzo hasi zen 40. Bidasoako Itzulia. Irunen abiatu zen txapelketa, eta Hendaia eta Irun artean ibili ziren txirrindulariak. Atzo, berriz, Hondarribian hasi eta amaitu zen etapa; larunbatekoa izango da azkena, eta Irunen hasi eta amaituko dute. Hogeita hiru urte baino gazteagoak diren txirrindulariak hartu ohi dute parte txapelketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide