Artisautza Azokan egingo dute igandean, Orion

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 9a

Oriotarrek balea 1901. urteko maitzaren 14ean harrapatu zuten, eta azken urteotan gertakari horrekin lotzen duten Orioko Artisautza Azoka. Data hori gainean da dagoeneko, eta hala, Orioko Udalak hogeigarren urtez tradizioa eta eskulana elkartzen dituen egitasmoa antolatu du; urtemugaren bezperan egingo dute aurten azoka, igandean. Hogeita hamazortzi postuk osatuko dute Artisautza Azoka; oriotarren nahiz inguruko herritarren produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango dute Goiko Kalean, herriko plazan, zimitorioan eta Pilliku plazan, goiz eta arratsaldez; 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean zabalduko dituzte postuak, eta askotariko gauzak eskainiko dituzte horiek; hala nola, bitxiak, sendabelarrak, keramika, larrugintza, eta eskulan tradizionalak izango dira ikusgai. Elikagaien inguruko eskaintza zabala ere izango da igandean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide