Orioko Egunsenti Otxoteak hamabost urte bete ditu aurten, eta urtemugaren aitzakian hamaika ekimen egingo dituzte datozen hilabeteetan; lehenenengo ekintza igande honetan izango da; herriko kaleetan zehar kantu jira egingo dute, eta ahalik eta herritar gehien elkartu nahi dituzte saioan. Bertaratzen diren guztiek batera abestu dezaten, «ahalik eta kantu ezagun eta politenak» biltzen saiatuko direla adierazi du otxoteak.
Taldekideak 12:00etan elkartuko dira, Danbolin Musika Eskola inguruan, eta herritarrei dei egin die «lotsak utzi» eta ekimenean parte hartzeko.
Igandeko ekitaldiaz gain, ordea, beste hainbat saio ere prestatzen ari dira urte guztirako; Orioko San Nikolas elizan kontzertua eskaintzeko asmoa dute, besteal beste. Orion ez ezik, inguruko bizpairu herrietako kaleak ere girotuko dituzte.