Orioko Udalak Salatxo plaza inauguratuko du datorren igandean, hilaren 6ean. Meza nagusiaren ondoren izango da ekitaldia, 13:00etan, eta plaza ez ezik, azpian egin duten aretoa ezagutzeko aukera izango da. Ekitaldian Salatxo abesbatzak kantatuko duu, eta Orioko Danbolin Musika Eskolako soka taldeak ere abesti batzuk joko ditu. Harribil dantza taldearen saioa ere izango da.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide