Orioko Haurreskolak matrikulazio epea zabalduko du bihar

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 1a

Maria Maestra haurreskolak bihar zabalduko du matrikulazio epea. Maiatzaren 11ra bitartean, zero eta bi urte arteko haurrek izango dute izena emateko aukera. Astelehenetik ostiralera bitartean, 09:30etik 11:00etara bitartean, edo 15:00etatik 16:00etara bitartean inskribatu ahal izango da. Zalantzak argitzeko 943-89 06 25 telefonora deitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide