Pintxo txikiteoa ostiraletan egingo dute aurrerantzean Orion

Urola Kostako Hitza 2012ko apirilaren 27a

Orioko tabernariek eta udalak pintxo txikiteoa egunez aldatzea erabaki dute, eta aurrerantzean ostiraletan egingo dute. Antolatzaileek uste dute egun horretan harrera hobeagoa izango duela ekimenak, beraz, herritarrek gaurtik aurrera bi aukera izango dituzte herriko hamabi tabernetan; pintxoa eta urteko ardoa, sagardoa, zuritoa edo muztioa euro eta erdian eskainiko dute taberna gehienek; beste batzuetan, berriz, pintxoa eta edozein edari berrogeita hamar zentimotan izango dute. Orion, honako tabernek hartzen dute parte pintxo ekimenean: Antilla, Arkaitz, Aterpe, Bordatxo, Gabon, Gure Txoko, Koasta, Kolon Txiki, Salatxo, Sarasua eta Tragoxka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide